euskaraespañol

Euskal Herriko Unibertsitatearen agiria Bizkaiko Campusean maiatzean gertatu zen langilearen heriotzaren inguruan

Lehenengo argitaratze data: 2014/11/06

Asteartean, azaroak 4, Euskal Herriko Unibertsitateak maiatzean zorigaitzez langile bat hil zen lan istripuari buruz Lan Ikuskaritzak egindako txostena jaso du. Txosten horrek, zeina oso sakona den, aztertutako esparru anitzetan ez dio inolako erantzukizunik egozten UPV/EHUri. Hala, txostenak, bere momentuan unibertsitateak lan istripu tamalgarri horri buruz emandako informazioa berresten du. Halere, UPV/EHUko errektoretzak aditzera eman du gogor lan egingo duela segurtasun eta lan-osasun baldintzak hobetze aldera.