euskaraespañol

Unibertsitateko bizitzara egokitzeko arazoak aztertzen dituen ikerketa bat parte hartzaile bila dabil

Lehenengo argitaratze data: 2014/11/11

Irudia

Ikasturte honetan, UPV/EHUn, beste lau unibertsitaterekin batera, ongizate psikologikoari eta osasun mentalari buruzko azterlan bat egingo da unibertsitatera zatozten ikasleen artean.

1. ikasturteko ikasleak hautatu dira, etapa berri baten hasiera delako, eta aldaketaren grinarekin erronka edo arazo berriak sor daitezkeelako. Zure parte-hartzea oso lagungarria izan daiteke horiei hobeto aurre egiteko!

Azterlan hori on-line inkesta bat (30 minutu) betetzea da, eta ikaslearen izaerari eta ohiturei buruz galdetuko dute. Galdera sorta hori hiru unetan pasatuko da (1. ikasturtearen hasieran eta amaieran eta 2. ikasturtearen amaieran), ikaslearen bilakaera ikusteko.

Parte-hartzea borondatezkoa da, erantzunak guztiz konfidentzialak direla (irakasleek eta unibertsitateko edozein pertsonak ez dute izango horien berri) eta ikerketa-taldearen esku egongo direla soilik, modu anonimoan.

Azterlanean parte hartzea erabakitzen baduzu, zure izaerari eta bizitzako aldaketen aurrean duzun jarrerari buruzko txosten bat jasoko duzu.

Gainera, parte-hartzaileen artean ikasmaterialetarako txartelak zozkatuko ditugu, lagungarri izango dituenak etapa berri honetan (zozketari buruzko informazioa azterlanaren web-orrian dago).

Azterlan hau nazioartekoa da, eta Europako beste herrialde batzuetan eta Estatu Batuetan egiten da. Eta Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntza du. Izan ere, Enrique Echeburua Psicologia Klinikoaren katedraduna da Proiektu UNIBERTSALAREN koordinatzailea UPV/EHUn.

Zalantzarik baduzu, azterlanaren koordinatzaileengana jo dezakezu, helbide honetan: info@estudio-universal.net.

Eta azterlanaren web-orria ere kontsulta dezakezu: www.estudio-universal.net