euskaraespañol

‘Emakumeak emantzipatu arteko ibilbide luzea' erakusketa

Noiz eta non

Noiztik: 2017/03/07 Noiz arte: 2017/02/27, 12:30 - 15:53

Kokapena

Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Hezkuntza eta Kirol Fakultateak, Irakasle Ikasketen Atalean (Juan Ibáñez de Santo Domingo, 1. 01006 Vitoria/Gasteiz) erakusketa bat antolatu du ‘Emakumeak emantzipatu arteko ibilbide luzea' tituluaz, 2017ko ekainaren 30era arte bisita daitekeena.

Eraikineko lehenengo solairuko korridorean kokatuta, erakusketak Donostiako emakumeen historiaren zati bat jasotzen du, XIX. mendearen amaieratik gaur egunera artekoa, hezkuntza, lan eta eskubide politikoen gainean. Erakusketa Feministaldia 2014an egon zen ikusgai lehen aldiz, Donostiako Emakumeak eta Hiria Foroak eta Plazandreok emakumeen plataforma politikoak antolatuta eta Donostiako Udaleko Berdintasunak eta Donostia Kulturak finantzatuta.

Erakusketaren helburua da emakumeen historia eta beren ekarpenak ikusaraztea eta, erakusketaren izenburuak adierazten duen bezala, "Emakumeak emantzipatu arteko ibilbide luzearen" hainbat zertzelada erakustea.

Martxoaren 7an, 12:30etan hasita, bisita gidatua antolatu da María Ascensión Martínez Martín erakusketaren arduradun eta historialari eta dokumentalistaren eskutik. UNEDeko doktorea da Historian. Emakumeen historia eta gizarte politikari buruzko monografiko eta artikuluen egile. El Mundo egunkariko zutabegilea ere izan da. Maria Maeztu Forum Feministan eta Donostiako Udaleko Emakumeak eta Hiria Foroan hartzen du parte.