euskaraespañol

Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate eskolako graduazio ekitaldia

Noiz eta non

2018/10/26, 18:00 - 00:00

Kokapena

Areto nagusia - Gasteizko Ingenieritza Eskola
Nieves Cano 12. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

UPV/EHUko Gasteizko Ingeniaritza Eskolan ikasketak 2017/18 ikasturtean amaitu zituzten ikasleen graduazio ekitaldia egingo da.

Era berean, saria emango zaie titulazio bakoitzean izandako espedienterik onenei eta aitortza egingo zaio SEA Arabako Enpresak elkarteari, aspaldi ari baita eskolarekiko lankidetzan. 2017/18 ikasturtean titulatutako ikasleak 112 izan dira guztira.

Ekitaldiaren buru Iván Igartua Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campuseko errektoreordea izango da eta mahaikide izango ditu Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako hezkuntza sailburua, Ramiro González Arabako diputatu nagusia, Gorka Urtaran Gasteizko alkatea, Pascal Gómez SEAko presidentea eta Javier Sancho eskolako zuzendaria.