euskaraespañol

Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako ikasleen graduazio ekitaldia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/10/26, 17:30

Kokapena

Areto nagusia - Gasteizko Ingenieritza Eskola
Nieves Cano 12. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolak 2022-2023 ikasturteko ikasleen graduazioa egingo du, Eva Ferreira Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea buru dela. Ikasturte horretan, guztira, 153 ikaslek amaitu zituzten ikasketak.

Gainera, titulazio bakoitzeko espedienterik onenen sariak banatuko dira, bai eta AMVISA-Unibertsitatea Ikasgelako Gradu Amaierako Lan Onenaren saria ere, eta aitortu egingo zaio SAS Autosystemtechnik S.A. enpresari, Eskolarekin izandako lankidetza.

Bertan izango dira Saray Zárate, Ekonomiaren Garapen eta Berrikuntzarako foru diputatua, Sonia Díaz de Corcuera, Kultura eta Hezkuntza zinegotzia, eta Miren Artaraz, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinaziorako zuzendaria, eta Zuriñe Gómez de Balugera López de Alda, Eskolako zuzendaria.