euskaraespañol

Graduazio ekitaldia Letren fakultatean

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/07/01

Kokapena

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Ostiralean, uztailaren 1ean, Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko Areto Nagusian, iazko ikasturtean ikastegi horretan egresatutako ikasleen graduazio ekitaldia egingo da.

Goizean, 12:00etatik aurrera, Filologia, Ingeles Ikasketak, Euskal Ikasketak eta Masterrak graduatzeko ekitaldia egingo da.

Ekitaldian M. Juncal Gutierrez Mangado UPV/EHUko Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordeak eta Iñaki Bazán Letren Fakultateko dekanoak hartuko dute parte. Carlos Mota izango da aitabitxi, Filologia eta Historia Saileko irakasle erretiratua.

Arratsaldez, 18:00etatik aurrera, Historia, Artearen Historia, Geografia eta Lurralde Antolakuntza eta Itzulpengintza eta Interpretazioa titulazioetan titulatutako ikasleen txanda izango da.

Ekitaldi honetan Manoli Igartua Arabako Campuseko errektoreordeak eta Iñaki Bazán Letren Fakultateko dekanoak hartuko dute parte. Aitabitxia Joseba Zuazo izango da, Filologia eta Historia Saileko irakasle erretiratua.