euskaraespañol

Zorionak Gipuzkoako Campuseko ikasle bikainei!

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2022/06/27

Irudia
Gipuzkoako Campuseko 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetako espediente onenak | Argazkia: Nagore Iraola. UPV/EHU

Joan den ostiralean, Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campusak omenaldi sentitua egin zien 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetako espedienterik onena zuten ikasleei. Ekitaldia Carlos Santamaria Zentroko auditorioan egin zen eta Agustin Erkizia campuseko errektoreordea eta Fernando Tapia Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordea izan ziren buru. Ekitaldian, Agosti Aranburu ikasle ohiak, Biele Taldeko Automatizazio Ingeniaritza arloko zuzendariak, hitzaldi bat eman zuen. Halaber, Ivan Castrok ikasle omenduaren izenean hitz egin zuen. Ekitaldi hunkigarria izan zen, Aitzol eta Ainhoaren emanaldiarekin amaitu zena. Zorionak Gipuzkoako Campuseko ikasle bikainei!