euskaraespañol

UPV/EHUk ikasteko gelak jarri ditu azterketa-aldian

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2021/12/14

Irudia

2020-2021 ikasturteko urtarrileko azterketak direla eta, UPV/EHUk hainbat ikasgela jarriko ditu ikasleen eskura, ordu-tarte zabalarekin. Espazio horien irekiera- eta itxiera-datak azterketa-aldiaren arabera egokituta eta markatuta daude, eta horiek garatzen diren Campusaren arabera aldatzen dira.

Arabako Campusak

ikasteko aretoak irekiko ditu Hezkuntza eta Kirol Fakultatean (lehengo Irakasleen U. E., Juan Ibañez Sto. Domingo, 1. 01006 Vitoria/Gasteiz). Aretoak zabalduko dira 2021eko abenduaren 18, 19 eta 26an eta 2022ko urtarrilaren 2, 6, 8, 9, 15 eta 16an. Ordutegia 09:00etatik 21:00etara izango da.

Oharra: UPV/EHUko ikasle-txartela eskatuko da

Bizkaiko Campusean

ikasgelak irekiko dira asteburuetan Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Sarriko, eraikin nagusia. Beheko solairuko gelak). Aretoak zabalduko dira 2021eko abenduaren 18, 19 eta 26an eta 2022ko urtarrilaren 2, 6, 8, 9, 15 eta 16an. Ordutegia 08:15etatik 14:00etara eta 15:15etatik 21:00etara. Aurten 900 plaza eskainiko dira eta jantokiak itxita egongo dira.

Oharra: UPV/EHUko ikasle-txartela eskatuko da.

Gipuzkoako Campusean

Elbira Zipitria Zentroan (Ondarreta pasealekua, 18- Donostia) ikasteko gelak asteburuetan irekiko dira 9:00etatik 21:00etara, ondorengo datetan: 2021eko abenduaren 18, 19 eta 26an, eta 2022ko urtarrilaren 2, 6, 8, 9, 15, 16 eta 20ean.

Oharra: UPV/EHUko ikasle-txartela eskatuko da.

Halaber, Carlos Santamaria Zentroan kokatuta dagoen Gipuzkoako Campuseko Liburutegia (Elhuyar plaza, 2. Donostia) larunbatetan irekita egongo da goizeko 9:00etatik 14:00ak arte, abenduak 25 eta urtarrilak 1 eta 8 ezik.

Asteburuetan ikasteko geletara sartu nahi duten ikasleek, aldez aurretik erreserba egin beharko dute QR4services aplikazioaren bitartez.

Lekua aldez aurretik erreserbatzeko eta ikasteko geletara sartzeko jarraibideak.

COVID-19 Protokoloa: asteburuetan Elbira Zipitria Zentroko ikasteko gelak erabiltzeko arauak.