euskaraespañol

Bizkaia Aretoan egingo da Kalealdia jaialdiari amaiera emango dion dantza bertikaleko ikuskizuna

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2020/09/27, 21:00

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Bizkaia Aretoa Kalealdia jaialdiari amaiera emango dion muntaiaren agertokia izango da, igandean (hilak 27), 21:00etatik aurrera: La Glo Zirko Dantza Konpainiak ‘Sacred’ dantza bertikaleko ikuskizuna eskainiko du. Bilboko konpainia honen proposamenak kontatzen digu itsasorik sakonenetik galaxiarik urruneneraino dena konektatuta dagoela, eta lotura sakratu horrek bat egiten gaituela. ‘Sacred’-en, bizitzari nortasuna ematen dioten geometria jainkotiarretan zehar bidaiatzera gonbidatzen gaituzte, gogoeta egitera bultzatzen gaituen dantza eta proiekzioko ikuskizun batekin.

Bilboko Kalealdia kaleko antzerki eta arteen jaialdiaren 21. edizioa irailaren 22tik 27ra bitartean egingo da, nazioarteko 26 konpainiaren 70 emanaldi baino gehiagorekin.

Informazio guztia: http://bilbokokalealdia.eus/web/