euskaraespañol

Bizkaia Aretoaren X. urteurrena ospatzeko ekitaldia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2021/11/25, 18:00

Irudia

Deskribapena

“10 urtez mundura zabalik” lelopean, Euskal Herriko Unibertsitateak Bizkaia Aretoaren X. urteurrena ospatuko du azaroaren 25ean.

Egitaraua

- W. A. Mozar-en Pequeña Serenata, EHUorkestraren eskutik.
- Gorka Moreno UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordearen mintzaldia.
Juan Ignacio Pérez Kultura Zientifikoko Katedraren arduradunaren hitzaldia:Bizkaia Aretoa, mundura irekitako leihoa.
- J. Haydn-en London Trío, EHUOrkestraren eskutik.
Xabi Paya eta Onintza Enbeita bertsolari eta EHUalumni-en bertso saioa.
Eva Ferreira UPV/EHUko errektorearen mintzaldia.
- L. Van Beethoven-en  Minueto del Septimino, EHUorkestraren eskutik.

Hamar urteko ibilbide honetan, Bizkaia Aretoa funtsezko erreferentzia bihurtu da Euskal Herrian kongresu, mintegi, eta era guztietako ekitaldiak antolatzen dituen sarean. Era berean, unibertsitate publikoak Bilbon duen ikusgarritasuna sustatu du, eta Euskal Herriko Unibertsitatearen helburu garrantzitsuenetako bat betetzen lagundu du: hots, jakintzaren transferentzia eta zientziaren garapena eta zabalkundea indartzea.

 

Etortzekoa bazara, jakinarazi ezazu, mesedez, joango naiz sakatuz.