euskaraespañol

Botere Judizialaren eta unibertsitatearen arteko III. Topaketa: 'Justizia globalizazio garaian'

Noiz eta non

Noiztik: 2017/09/25 Noiz arte: 2017/09/26, 15:30 - 20:00

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Astelehenean, irailaren 25ean, 15:30ean, Bizkaia Aretoko Baroja Aretoan (Abandoibarra etorbidea, 3. Bilbo) ‘Justizia globalizazio garaian' botere judizialaren eta unibertsitatearen arteko III. Topaketa hasiko da, zeina UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateak, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak eta Eusko Jaurlaritzako Lana eta Justizia sailak antolatu duten. 2017/2018 ikasturtean zehar Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko Atalaren 20. urteurrena  ospatuko da eta hainbat ekitaldi antolatutako dira. Hau izango delarik lehenengoa.

Topaketaren irekieran izango dira:

  • Patxi Juaristi, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea
  • Juan Luis Ibarra, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentea
  • Maria Jesús Cuartero, Euskal Herriko fiskalburuordea
  • Maria Jesús San José, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justiziako sailburua
  • Juana Goizueta, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko dekanoa

Izen-ematea beharrezkoa da, eta izena eman ondoren, sarrera librea izango da eta ECTS hautazko kreditu bat lor daiteke bertaratzeagatik.

Irailaren 25ean eta 26an egingo den topaketa horretan lau gai jorratuko dituzte: Euskal zuzenbide zibila globalizazio garaian, kontsumitzaileen babesa eta Europar esparruko berrikuntzak, zigor-arloko prozesua eta ondorio juridikoak Europako araudiaren arabera, eta pentsamendu-, kontzientzia- eta erlijio- askatasunaren babesa.

Informazio gehigarria