euskaraespañol

Zinea eta zientzia. Filmategiko zikloak

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/03/24, 19:00

Kokapena

Artium museoa
Francia 24. -01002- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Ostegunean, martxoaren 24an, 19:00etan Artium Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoaren Auditorioan, (Frantzia kalea 24, 01002-Vitoria-Gasteiz), Zinema eta zientzia. Filmategiko zikloak. zinema-zikloaren programazioarekin jarraituko da, Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Center (DIPC) eta Donostiako zinemaldiak antolatuta.

Oraingo honetan, ‘La guerre du feu’ (Suaren bila) Jean-Jacques Annauden elkarrizketarik gabeko filma proiektatuko da. Aurkezpena Maria Jose Iriarte UPV/EHUko arkeologoak egingo du.

Cromagnon gizakien tribu bat beti piztuta dagoen su-iturri baten mendean bizi da, harik eta egun batean sua itzali egiten den arte. Sua berriz pizten ez dakitenelarik, tribuak su gehiagoren bila bidaliko ditu hiru gerrari. Tribuaren etorkizuna arriskuan dagoenez, gerrariek bidean aurrera egingo dute tribu etsaiez eta piztia ikaragarriz jositako paisaia traidore batean zehar. Bidean, Ika emakumearekin egingo dute topo, bilatzen ari diren jakinduriaren jabe.

Sarrerak salgai museoko leihatilan eta online. Prezioa: sarrera orokorra, 3,5 €. Artium Museoaren Adiskideak, 2 €. 25 urtetatik beherakoak: sarrera doan (museoaren txartel leihatilan).