euskaraespañol

Errusiako Estatuak Ukraina inbaditu izana gaitzetsi du CRUEk

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2022/02/28

Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Batzarrak erabateko babesa eta elkartasuna helarazi nahi dizkie Ukrainako erakunde akademikoei, bertako unibertsitate komunitateei eta herrialde horretako herritarrei une zail hauetan.

Ezer ez da Unibertsitatearen espirituaren kontrakoagoa indarkeria baino. Guztiz gaitzesten dugu Errusiako Estatuak hasitako erasoa, eta eskatzen dugu diplomaziak berriz dagokion lekua har dezan gatazka konpontzeko bide gisa, berehala gelditzen ez bada, ondorio imajinaezinak sor litezke eta.

Espainiako unibertsitateak elkarlanean arituko dira, beren sare akademikoen eta harreman instituzionalen bidez, inoiz gertatu behar ez zen egoera bere onera bueltatzeko ahal den neurrian.