euskaraespañol

UPV/EHUren adierazpena, Bizkaiko Campuseko Leioa eremuan izan den gertakari larria dela eta

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2021/10/13

Irudia

Gaur arratsaldean, 18:40an, pertsona batek Bizkaiko Campuseko Leioa-Erandio eremuko Zientzia eta Teknologia Fakultatearen kanpoaldetik hainbat tiro egin ditu zentroaren fatxadan eta kalteak eragin ditu bertako instalazioetan. Ondoren, fakultatean sartu da eta kalte gehiago eragin ditu. Ikastegi hau eta ondoko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea sakon aztertu ondoren, Ertzaintzak Via Julian aurkitu du, eta 19:30ean atxilotu dute, Arboretum inguruan. Gertakari horien aurrean, Unibertsitateak modu ordenatuan hustu ditu aipatutako bi fakultateak.

Gertakariaren egilea gaztea da, eta ez dakigu zergatik jokatu duen horrela. Ikerketa zabalik dago oraindik, eta Ertzaintzaren esku dago.

Nolanahi ere, Euskal Herriko Unibertsitateak lasaitasun-mezua helarazi nahi dio unibertsitate-komunitate osoari, eta baieztatu kalte pertsonalik ez dela izan.

Leioan, 2021eko urriaren 13an