euskaraespañol

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak Enpresaren Eguna ospatu du

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2022/02/16

Irudia
Enpresaren Eguna 2022. Argazkia: Beatriz Estalayo. UPV/EHU

Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolaren Graduetako 3.mailako, 4.mailako, Masterretako eta pasa den urtean amaitu zuten ikasleek lurraldeko enpresetako ordezkariekin biltzeko aukera izan dute, eta praktikak, Gradu Amaierako Lanak, Master Amaierako Lanak edo lan-eskaintzak jasotzeko curriculuma eman ahal izan diete.

Unibertsitate zentro honek bere Enpresaren Eguna ospatu du. Bertan, balio handiko 30 enpresa ospetsu bildu dira (industriakoak eta eraikuntzakoak), hala nola AFM Cluster, Biele Group, Loire Gestamp, Ikerlan, Ulma, Tekniker, CAF Group, CAF SA, Leartiker, Orona, Ingeteam Indar Machines, ABB Niessen, Salto Systems, Esnelat, Tecnipesa, Inzu Group, Danobatgroup, Ibermatica, Katealegaia, Zuccheti software, Grupo Amenabar, Construcciones Moyua, Grupo Campezo, AFRY Solution, Construcciones Sukia, IDEKO, Girder Ingenieros, KREAN, Proyectos ONDDI eta CEIT.

Iker Laskurain Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Kanpo Harremanetarako zuzendariordearen ustez, Enpresaren Egun hau aukera paregabea da ikastetxeko ikasleentzat eta jardueran parte hartzen duten lurraldeko enpresentzat. Gainera, uste du oso egun garrantzitsua dela lurraldeko erakundeekin lehen harremana izateko, eta adierazi du jardunaldiaren helburua dela “ikasleek askotariko irteerak izatea, gehien erakartzen dituena aukeratu ahal izateko; aldiz, erakundeek aukera dute enpresaren politikara edo unean uneko premia zehatzetara egokitzen diren profilak aurkitzeko.”