euskaraespañol

Dantza: Ur

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/09/22, 13:30

Kokapena

Mikel Laboa plaza
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Dantza garaikidea, zuzeneko musika eta hitza batzen dira Haatik konpainiak aurkezten duen sorkuntza berrian: ur, ekonomia jasangarriaren aldeko alegoria.

Sinopsia: Modu jasangarri batean bizitzeko aukeraz diharduen gogoeta bat. Ez da ekintza huts eta anekdotikoetan oinarritzen den lana; jaki, jantzi edo kontsumo beharrei begira soilik. Bizitza beraren oinarri eta garapenean baizik. Gizaki eta natura baliabideen arteko elkar ulertze zintzo baten beharrean kokatzen den alegoria bat da. Eta zoritxarrez horren ohituak gauden arren, natura gizakiaren beharretara moldatzeko joeraren ondorioak agerian utzi nahi dira.

Fitxa artistikoa.

Hasierako ideia eta abiapuntuaren planteamendua: Iurre Aranburu eta Aiert Beobide

Gidoia: Koldo Izagirre

Zuzendaritza eta koreografia: Aiert Beobide

Musika: Pascal Gaigne