euskaraespañol

Arkeologiako ikertzaile gazteen XIII. topaketa

Noiz eta non

Noiztik: 2015/05/19 Noiz arte: 2015/05/18, 19:00 - 13:04

Irudia

Deskribapena

Maiatzaren 19an (asteartea), 19:00etan, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultateko 0.08 ikasgelan, Xurxo Ayán Vila irakasleak Altamira vista por los españoles' hitzaldia emango du, arkeologiako ikertzaile gazteen XIII. topaketaren barruan.

UPV/EHUko Eraikitako Ondareari buruzko Ikertaldeko kidea da Xurxo Ayán Vila, eta 2014an ‘El valor social de Altamira' proiektuan parte hartu zuen. Espainiako Gobernuko Kultura Ministerioak agindu zion proiektu hori Instituto de Ciencias del Patrimonio del Consejo Superior de Investigaciones Científicas institutuari, 2013an. Lan ildo horren barruan, paperen artean "induskatzen" aritu zen; hots, bigarren mailako iturri historiko bat landu zuen: hain zuzen ere, museoko bisiten liburua, 2003. urtetik eskuragarri zegoena. Liburuaren 13.000 orrialde horietan, kultur politiketako harrizko gonbidatu soilak izan nahi ez duten herritarrak islatzen dira. Liburuak hartzen duen aldia bat dator Espainiako estatuaren historiako garai garrantzitsu batekin; izan ere, aldi horretan oinarrizko aldaketak gertatu ziren, ondarea sortzeko prozesu berriak, gizarte mugimenduaren eredu berriak eta iraganaz jabetzeko eta memoria eraikitzeko eredu berriak ekarri zituztenak.