euskaraespañol

Zientziarekiko otorduak Lascarayn

Noiz eta non

Noiztik: 2015/09/23 Noiz arte: 2015/09/22, 13:30 - 09:48

Irudia

Deskribapena

Asteazken honetan, irailak 23, 13.30etan, ‘Zientziarekiko otorduak Lascarayn' jardunaldi berria izango da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako campuseko Lascaray Ikerguneko bideo-hitzaldietarako aretoan. Oraingo honetan, hizlaria Lourdes doktorea izango da, UPV/EHUren BIOMICS ikertaldeko Ikerbasque ikertzailea, eta gaia ‘Bio-micro-tecnología, laboratorio en un chip' [Bio-mikro-teknologia, laboratorioa txip batean].

Lourdes Basabek hainbat sari eta laguntza jaso du, L'Oreal UNESCO fundazioaren beka bat barne, ‘For Women in Science' programaren barruan, bai eta berrikuntzarako sariak ere. Honez gainera, sei patentetan jardun du asmatzaile-kide gisa eta, idazle-kide moduan, hogei bat artikulu zientifikotan aritu da. Gaur egun, mikroteknologien arloan segitzen du ikertzen, gailu analitikoen ekoizpena helburu. Hitzaldian barrena, ‘Laboratorioa txip batean' izeneko kontzeptua proposatuko du eta adibideak plazaratuko ditu banakako zelulak aztertzeko garatutako teknologien inguruan, bai eta arreta puntuan egindako analisiena (point of care, POC) ere, diagnosi medikuan aplikazioa dutelarik.

Zientziarekiko Otorduak Lascaray Ikerguneak aldian aldi antolatutako jarduera bat da. Ekitaldi horietan ikertzaile gazteek beren esperientziak eta beren posizioa sendotzera eraman dituzten estrategiak partekatuko dituzte, bai eta beren ikerketa ildo garrantzitsuenak aurkeztu ere. Jardueraren jasotzaile dira, ikerkuntzan eta garapenean interesatutako ikasleak, prestakuntzari ekiten dioten ikertzaile gazteak, prestakuntzan ari diren ikertzaile gazteak, finkatutako ikertzaile gazteentzat, ikertzaile nagusientzat eta ikerketa taldeetako arduradunak eta, oro har, irakasle/ikertzaileak.