euskaraespañol

Arabako Campuseko Esperientzia Gelen ikasturtearen inaugurazioa

Noiz eta non

Noiztik: 2015/09/23 Noiz arte: 2015/09/21, 18:00 - 16:39

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, irailak 23, 18.00etan Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko Areto Nagusian, Arabako Campuseko Esperientzia Gelen akademi ikasturtearen inaugurazioa egingo da.

Ekitaldiaren buru Javier Garaizar UPV/EHUren Arabako campuseko errektoreordea izango da eta hasierako ikasgaia Luis Garagalza Arrizabalaga UPV/EHUren Filosofia saileko irakasleak emango du 'Las Ciencias Humanas y la Filosofía' [Giza zientziak eta filosofia] izenburuaz.

Parte ere hartuko dute Igone Martinez de Luna Unanue Arabako foru diputazioaren Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak, José Félix Aspizua Vital Kutxa fundaziokoak, Puy Fernández Osés Esperientzia Geletako zuzendariak eta Esperientzia Geletako ikasle ohien kultur elkartearen (ACAEXA-AEIKE) ordezkari batek.