euskaraespañol

Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkumen hitzaldia legea eta arteari buruz

Noiz eta non

Noiztik: 2015/10/22 Noiz arte: 2015/10/20, 11:00 - 11:14

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, urriak 22, 11:00etan, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko Gradu Aretoan (Sarriena auzoa z/g, Leioa), Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum artista bisualek hitzaldia eskainiko dute ‘Begiekin aditu nazazu' izenburupean. Bertan, epaiketaren prozesua aztertuko dute, gatazka antzezten eta koreografiatzen duen performancea bezala, eztabaida artistikoa epaile-hizkuntzara ekartzen duten legea eta artea eta forma gurutzatzen dituzten kasuak analizatuz.

Artistek adierazi dutenez, "2001etik elkarrekin lanean aritu baldin bagara ere, ez gara beti bikote gisa aritu. Esan daiteke bia dela kopururik txikiena, lankidetza-praktika artistikoaz hitz egiten hasteko. Prozesu kolektiboekiko interes horren ondorioz, gatazka eta eztabaida paper garrantzitsua jokatzen dute gure lanean. Lankidetza lur emankorra izan daiteke krisian sartzen denean, hain zuzen partaide direnen arteko lur komuna, haien artean proban jartzen diren proiektu pertsonalen kontraesanezko egitura denean".

Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum artista bisualak dira eta Rotterdam-en (Herbehereak) lan egin eta bertan bizi dira. Haien bakarkako erakusketen artean, honako hauek dira aipagarrienak: "Los márgenes de la fábrica", ADN Platform, Bartzelona (2014); "Réinventer le monde (autour de l'usine)", FRAC Aquitaine, Burdeos (2013); "Amikejo", MUSAC, Leon (2011); eta "Meanwhile, in the living room...", Centro Cultural Montehermoso, Vitoria-Gasteiz (2007). Hainbat talde erakusketetan parte hartu dute, hala nola, "El texto: principios y salidas – Capítulo III: Manifiesto. Arte hoy, ante las dudas", Fabra i Coats Centre d'Art Contemporani, Bartzelona; "Stem Terug (Vote Back)", De Appel, Amsterdam (2012); "Mutual Matters", Konsthall C, Stockholm (2011); "The People United Will Never Be Defeated", TENT, Rotterdam (2010).