euskaraespañol

V. Jardunaldiak Immigrazioa eta Integrazioa EAEn

Noiz eta non

Noiztik: 2015/10/26 Noiz arte: 2015/10/23, 09:30 - 12:04

Irudia

Deskribapena

Astelehenean, urriak 26, 9:30etan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoko Baroja entzunaretoan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo), ‘Aniztasuna eta garapen ekonomikoa' izenburupean ospatuko diren Immigrazioa eta Integrazioa EAEn V. Jardunaldien inaugurazioa burutuko da. Astelehenean eta asteartean, hilak 26 eta 27, burutuko diren jardunaldi hauen antolatzaileak Ikuspegi, Immigrazioaren Euskal Behatokia, eta Biltzen, Integraziorako eta kulturen arteko Bizikidetzarako Euskal zerbitzua, dira.

Irekiera ekitaldian parte hartuko dute:

  • Gorka Moreno, Ikuspegiko zuzendaria
  • Miguel Ángel Muñoz, Biltzeneko zuzendaria
  • Lide Amilibia, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako Sailburuordea
  • Carmelo Garitaonandia, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea

Edizio honetako hitzaldi eta mahai-inguru desberdinetan, batez ere, Euskadiko aniztasun sozioekonomikoaren eragina aztertuko da.
Lehen egunean, astelehenean, immigrazioaren eragin ekonomikoaren inguruan izango dira mintzaldiak. Rafael de Arce, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko ikerlariak, immigrazioak estatu mailako ekonomian izan duen eraginari buruzko datuak aurkeztuko ditu eta, ondoren, Arkaitz Fullaondo, Ikuspegiko kide eta Euskal Herriko Unibertsitateko ikerlariak, ‘Euskadiko immigrazioaren eragin ekonomikoa eta demografikoa' ikerketaren ondorioak aurkeztuko ditu. Arratsaldean, atzerritarren ekintzailetzan sakonduko da mahai-inguru batean, esperientzia praktikoak ere azalduz.

Eta bigarren egunean, asteartean, lan-merkatuaren inguruan izango dira mintzaldiak, batez ere diskriminazioan eta lan arloko dibertsitatera sindikatuen hurbilketan arreta berezia jarriz. Arratsaldean, jardunaldiei amaiera emango zaie aniztasunari buruz hitz egiteko enpresa pribatuetako eta administrazio publiko ordezkariek parte hartuko duten mahai-inguru batekin.