euskaraespañol

Sexukablog: jarduera sexualerako aztura osasuntsuak sustatu

Noiz eta non

Noiztik: 2015/11/02 Noiz arte: 2015/10/07, 08:00 - 10:13

Irudia

Deskribapena

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campuseko errektoreordetzak, Osakidetzaren Araba eskualdeko prestakuntza saila eta Arabako Unibertsitate-Ospitalea (AUO) lagun dituela, Sexukablog irakaskuntza programa elkarreragilea antolatu du. Aurrez aurreko jardunaldiak, goiz eta arratsaldeko saioetan, azaroaren 2an eta 3an burutuko dira UPV/EHUren Farmazia fakultateko ekitaldi aretoan eta Vitoria/Gasteizko Lakua-Arriaga osasun guneko Gorbeia aretoan.

Jarduera sexualerako aztura osasungarriei eta sexu transmisioari buruzko informazio programa honek lehenengo arretako pertsonal sanitario edo ez sanitarioa du helburu, bai eta unibertsitateko ikasle eta irakasleak ere.

Programa bi zatitan banatzen da: lehenengoa, online (16 o.) eta bestea aurrez aurrekoa (9 o.). Aurrez aurreko atala honako data hauetan egin ahal izango da:

Azaroak 2 eta 3
Ordutegia: 08:00etatik 12:30etara.
Lekua: Lakua-Arriaga osasun gunea (Gorbeia aretoa) Julian Arrese kalea, 5. Vitoria/Gasteiz
Azaroak 2 eta 3
Ordutegia: 16:00etik 20:30etara.
Lekua: Farmazia Fakultateko ekitaldi aretoa (UPV/EHUren Arabako campusa) Unibertsitatearen ibilbidea 5, 01006 Vitoria/Gasteiz

Izena emateko
Izena emateko epea urriaren 27ra arte egin ahal izango da http://www.reunalia.com/7597612 helbide elektronikoan.

Online ikastaroa urriaren 5ean hasiko da eta gomendatzen da online bidezko prestakuntza amaitu beharko luketela interesatuek aurrez aurreko jardunaldia baino lehen.

Urriaren 29 eta 30ean eta azaroaren 4an eta 5ean online bidez jasotako prestakuntza ebaluatzeko galdetegia bete beharko dute izena eman dutenek.

Informazio gehiago
www.sexukablog.com

Informazio gehigarria