euskaraespañol

Dantza tradizionalari buruzko ikastaroa Arabako campusean

Noiz eta non

Noiztik: 2016/02/04 Noiz arte: 2016/02/03, 18:00 - 12:21

Irudia

Deskribapena

AIKO Taldeak abian jarriko du Vitoria/Gasteizen lehendabizikoz dantza tradizionalari buruzko ikastaroa, Dantzaldi Ibiltaria izenekoa. Ikastaroa, izena emateko epea irekita duelarik jada, ostegun honetan, hilak 4, hasiko da eta astero izango du saioa ekainera bitartean. Eskolak UPV/EHUren Arabako campuseko Unibertsitate Pabiloian emango dira, irekita daude edozeinek hartzeko eta bi mailatan irakatsiko dira: 18:00etan hasi eta 19:30ak arte hasierakoa; eta 19:30etatik 21:00etara dantzaren nozioren bat dutenentzat.

Otsailean zehar, eskolak irekita izango dira, sarrera librekoak. Interesatuek hurbiltzea besterik ez dute parte hartu ahal izateko. Sabin Bikandi AIKOko musikari eta dantza-maisuak izango du eskolak irakasteko ardura (Max 2015 sariduna).

Informazio gehiago bulegoa@aikotaldea.eus helbidean edo 634 423 539 telefonoan.

Era berean, www.aikotaldea.eus edo www.facebook.com/aikotaldea esteketan.