euskaraespañol

Europar Batasunaren atzerritartasun eta asilo politikei buruzko konferentzia

Noiz eta non

Noiztik: 2016/02/11 Noiz arte: 2016/02/09, 11:00 - 10:43

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, otsailak 11, 11:00etan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo), hasiera emango zaio ‘Nazioarteko II. konferentzia: Atzerritartasun eta asiloari buruzko politikak Europar Batasunean' ekimenari, UPV/EHUko Giza Eskubideak eta Botere Publikoak Unibertsitate Masterrak antolatuta.

Konferentzia hau egun bitan burutuko da, hilak 11 eta 12an, osteguna eta ostirala. Bertan, besteak beste, honako gai hauek aztertuko dira: gaur egun Europar Batasunean aplikatzen ari diren asilo politikak, EB ‘Errefuxiatuen Krisiari' ematen ari den erantzuna, Calais-ko errefuxiatuak bizitzen ari diren egoera edota Ceuta eta Melillako mugetako etorkinei egiten ari zaien beroan egindako itzulketak.

Iñaki Lasagabaster, Nieves Arrese, María Carmen Bolaño eta Iker Barbero UPV/EHUko Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia Saileko irakasleez gain, konferentzia honetan parte hartuko dute baita ere, besteak beste, Sergio Carrera Bruselako Europako Politikaren Ikerlanetarako Zentroko ikerlariak, Giuseppe Campesi Bariko Unibertsitateko ikerlariak, Olivier Lecucq Paueko Unibertsitateko Iberiar eta Iberoamerikar Ikasketen Institutuko zuzendariak, eta baita SOS Arrazakeria, CEAR Euskadi eta CIMADE Pays Basque, Hendaiako Administrazio Erretentzio Zentroko ordezkariak ere.

EGITARAUA

Otsailak 11, osteguna:

11:00 - Konferentziaren inaugurazioa. Iñaki Lasagabaster, Mª Nieves Arrese (UPV/EHU).

11:15 - 13:30 – Asiloari buruzko politikak Europar Batasunean. Moderatzailea: Iñaki Lasagabaster (UPV/EHU).

  • EBren erantzuna ‘Errefuxiatuen Krisiari': Krisi Politiken, Askatasunaren eta Zuzenbide Estatuaren erronkak. Sergio Carrera (Centre for European Policy Studies, Brussels).
  • Asilo bila krisi garaian: Harrera, konfinamendua eta atxiloketa Italiako mugan. Giuseppe Campesi (Università degli Studi di Bari).
  • Calais-ko errefuxiatuen egoera. Olivier Lecucq (Directeur de l'Institut d'études ibériques et ibérico-américaines, Université de Pau).

16:00 - 18:30 - Atzerritartasunari buruzko kontuak Barne Zuzenbidean. Moderatzailea: Mª Carmen Bolaño (UPV/EHU).

  • Beroan egindako itzulketak Ceuta eta Melillako mugetan. Julio González (Madrilgo Universidad Complutense).
  • Atzerritarren barneratze zentroen araubide juridikoa. Vicenç Aguado (Universidad de Barcelona).
  • Atzerritarren atxiloketa administratiboa: modalitateak eta problematika. Iker Barbero (UPV/EHU).
  • Egonaldi irregularra haustearen batzordeak ezarritako kanporatze zigorraren baliogabetzea. Mª Nieves Arrese (UPV/EHU).

Otsailak 12, ostirala:

11:00 - 12:00 - Komunikazioak. Moderatzailea: Mª Nieves Arrese (UPV/EHU).

  • Unai Aberasturi, Endika García, Francisco Valdelande, Paula Aldekoa eta Raquel Pérez, Reyes Rozas, Alberto Cuesta.

12:30 - 14:00 - Mahai ingurua: Egungo immigrazio eta asilo politiken nondik-norakoak. Moderatzailea: Iker Barbero (UPV/EHU).

  • Mikel Mazkiaran (SOS Arrazakeria).
  • Patricia Bárcena (CEAR Euskadi).
  • Francisco Sánchez (CIMADE Pays Basque, Centre de Rétention Administrative d'Hendaye).

14:00 - Konferentziaren amaiera. Iker Barbero (UPV/EHU).

 

ARGAZKIA: Olmo Calvo.