euskaraespañol

The Black Halos-en kontzertua Unibertsitate pabiloian

Noiz eta non

Noiztik: 2016/04/06 Noiz arte: 2016/04/04, 19:00 - 11:55

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, apirilak 6, arabar campuseko Unibertsitate pabiloian (Apraiztarrak, 1. 01006 Vitoria-Gasteiz) The Black Halosen kontzertua izango da 19.00etan abiatuta, ehukultura programazioko jardueren barruan.

Zaleek itzultzeko eskatu eta haiek kasu egin: "You wanted the best, you got the best". Billy Hopelessek berriro heldu dio mikrofonoaren kableari suge pozoitsua balitz bezala eta Rich Jonesek probetxua atera dio Michael Monroek taldean duen geldialdiari (gitarrarekin lanpetua baitabil aspaldion), eta berriz elkartu dute taldea, posturako ondoena trebatuta dauden musikariekin: estatuko glam-punkaren errege, Star Mafia Boy gitarran, Sue Gere baxuan (Rockzilla, Warrior Soul) eta Johnny Biscuit (Nancy Hole) baterian. Hilobitik irten dira, izen handia eman zieten himno lohitsuekin gu denok ostikoz jotzera. Taldea deskubritu zuen Kike Turmix handiak esan zuenez, "all punk must rock, all rock must punk". The Black Halos are back!

Sarrera dohainik eserlekuak bete arte.