euskaraespañol

‘Arreta integrala: Eramu komunak lantzen'

Noiz eta non

Noiztik: 2016/04/19 Noiz arte: 2016/04/18, 09:00 - 10:40

Irudia

Deskribapena

Asteartean, apirilak 19, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko areto nagusian gizarte langintzaren IX. jardunaldia burutuko da, UPV/EHUren Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateak eta Arabako Gizarte langileen elkargo profesionalak antolatuta.

Aurtengo edizio honen titulu orokorra ‘Arreta integrala: eremu komunak lantzen' izango da eta bertan izango den hizlari nagusiak, Fernando Fantova gizarte aholkulariak, ‘Politika intersektoriala, arreta integrala eta gizarte esku hartzea' izeneko hitzaldia eskainiko du.

Honako hauek hartuko dute parte inaugurazio ekitaldian:

Ángel Toña. Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua. Eusko Jaurlaritza
Beatriz Artolazabal. Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatua. Arabako Foru Aldundia. AFA/DFA
Gorka Urtaran. Vitoria/Gasteizko udaleko alkatea
Javier Garaizar. UPV/EHUren Arabako campuseko errektoreordea
Charo Ovejas. Koordinatzailea. UPV/EHUren Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea
Gotzon Villaño. Arabako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialeko burua