euskaraespañol

UPV/EHUk 80 elkarte baino gehiago bilduko ditu Boluntariotzaren II. Azokan

Noiz eta non

Noiztik: 2016/04/20 Noiz arte: 2016/04/19, 11:00 - 12:08

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, apirilak 20, 11:00etan Bizkaiko Campusean, Gipuzkoako Campusean eta Arabako Campusean, Boluntariotzaren II. Azoka hasiko da, zeinetan 80 elkarte baino gehiagok hartuko duten parte unibertsitateko komunitatearen baitan gizarte-partaidetza bultzatzeko. Azoka hau Bolunta, Gizalde eta Sartu Alaba elkarteek eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu dute, Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundearekin eta UPV/EHUko Ikasle Kontseiluarekin batera. Horretaz gain, Eusko Jaurlaritzako Familia Politikarako eta Gizarte Garapenerako Zuzendaritzak ere sustatzen du ekimena.
20 ekintza baino gehiagoz osatuta dagoen Boluntariotzaren II.

Azoka, goizeko 11:00etan inauguratuko da aldi berean hiru campusetan:

  • Mikel Laboa enparantzan (Sarriena auzoa, z/g. Leioa) Iratxe Amiano, UPV/EHUko Gizarte Erantzukizuneko zuzendaria, eta Adriana Verdugo, UPV/EHUko Ikasleen Kontseiluaren ordezkaria.
  • Ignacio Maria Barriola Zentroan (Elhuyar enparantza, 1. Donostia) Fernando Etxegarai, UPV/EHUko Ikasleen zuzendaria, eta Patxi Pineda de la Iglesia, Gipuzkoako Ikasleen Kontseiluaren presidentea.
  • Lascaray Ikergunean, (Miguel de Unamuno etorbidea, 3. Vitoria-Gasteiz) Arantza Beitia, Arabako Campuseko Garapeneko zuzendaria eta Ángel Benito, Arabako Ikasleen Kontseiluaren ordezkaria.

Boluntariotza Azoka erakundeen eta unibertsitateko ikasleen arteko topagune bat da, boluntariotzan sentsibilizatzeko, informatzeko eta prestakuntza emateko; erakunde horien lana jakinarazteko; pertsona boluntarioak aitortzeko, eta boluntariotza solidarioari lotutako balioak zabaltzeko.