euskaraespañol

Europako hizkuntza itzulpena da

Noiz eta non

Noiztik: 2016/05/05 Noiz arte: 2016/05/04, 17:30 - 13:41

Irudia

Deskribapena

 

ACE Traductores Elkarteak eta EHU/UPVko Letren Fakultateak Gasteizen antolatu dute aurten ‘Polisemoren begia'-ren zortzigarren ekitaldia, literatur itzulpenaren unibertsitate-profesionalen arteko topaketa, dagoeneko udaberrieroko ekitaldi bilakatu dena. Topaketa hauen bilakaera hemen aurkituto duzue (http://www.ace-traductores.org/polisemo), eta bertan ikusten dira orain arteko gaien  aniztasuna.

Aurtengo saioak ‘Polisemoren begia: Europako hizkuntza itzulpena da‘. Hizkuntzak, literaturak eta merkatuak izenburupean egingo dira. Jardunaldietan (2009. urtean hasitako lankidetza prozesu bati jarraipena ematen diote) elkartuko dira literatur itzulpeneko profesionalak itzulpen irakaskuntzako profesionalekin eta, batez ere, itzultzaile izan nahi dutenekin: gure fakultateetako ikasleekin. Zorroztasuna iritzi trukaketa askearekin eta eztabaida librearekin elkartuz, literaturarekin eta itzulpenarekin maiteminduek bi egun eta erdiz eragiten dizkieten gaiei buruz eztabaidatuko dute, aurtegoan Europako literatura eta merkatu desberdinak jorratuz.

Programa osoa hemen aurkituko duzue:
https://actividadesacetraductores.wordpress.com/el-ojo-de-polisemo-viii-programa/