euskaraespañol

Naukas Bilbao 2016

Noiz eta non

Noiztik: 2016/09/16 Noiz arte: 2016/09/17, 10:00 - 20:00

Irudia

Deskribapena

Ostiralean, irailaren 16an, 10:00etan UPV/EHUren Bizkaia Aretoan (Abandoibarra Etorbidea, 3. Bilbo) hasiko da Naukas 2016. Irailaren 16an eta 17an ospatuko da hedapen zientifikoko jardunaldi honen seigarren edizioa, Espainiako garrantzitsuenetako bat. Ordutegia: 10:00etatik 13:30etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Jardueraz betetako bi egun horietan 60 hizlari baino gehiago saiatuko dira bertara hurbilduko diren guztiei zientziaren diziplina desberdinengatik jakin mina pizten. Naukas 2016 programak zientziaren inguruko hitzaldi laburrak eta bakarrizketa barregarriak, esperimentuak zuzenean eta haurrentzako tailerrak tartekatuko ditu.

Horrez gain, aurten gonbidatu bereziak hurbilduko dira, Pedro Duque astronauta eta María Blasco, CNIOren zuzendaria, besteak beste.

Naukas hedapen-plataformak eta UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak antolatu dute ekitaldia, eta zuzenean ikusi ahal izango da EiTBko webgunean. Sarrerak doan izango dira, aretoak bete arte.

Hemen ikus dezakezu programa osoa.