euskaraespañol

Jardunaldia: Ika Mizka, 'Eta hik? Nola bizi dunk euskera?'

Noiz eta non

Noiztik: 2017/04/27 Noiz arte: 2017/04/26, 10:30 - 15:49

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Osteguna, apirilaren 27ean, 10.30etan, UPV/EHUko Informatika Fakultatean, Donostian, IKA MIZKA zirkuitoaren bigarren saioa egingo da. GAZTEZULOk, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean antolatu dute IKA MIZKA: Eta hik? Nola bizi dunk euskara? egitasmoa, euskararen erabileraren garrantziaz sentsibilizatzeko eta jarrera aktiboagoak bultzatzeko.

Saio hau promozionatzeko  bideoa

Bertako protagonistak: UPV/EHUko Informatika Fakultateko 3 ikasle: Gorka Toledo, Uxue Alberdi eta Xabier Ezeiza, Ainhoa Lendinez kazetaria eta Telmo Trenado youtuberra.

10:30etan hasiko dira solasaldiak, Nerea Aliasen gidaritzapean, eta 12:30ak bitarte euskararen erabileraren inguruan hausnartuko dute 100 bat ikaslek eta hainbat pertsona ezagunek.

Solasaldia eta zizka-mizkak uztartzen ditu egitasmo honek. Mahai beraren bueltan unibertsitateetako gazteak, zein animatzen diren herritarrak, pertsonaia ezagunekin batera esertzen ditu.

Zazpi-zortzi laguneko taldeetan, mahaiaren inguruan bildu eta teknologia berrien eta euskararen arteko harremanaren inguruan hausnartu, eta anglisizmoen erabileraren gorakadaz eztabaidatuko dute.

Bertan izango dira:

  • Amaia Arginzoniz Olabe (Komunikazioko ikaslea eta Sare Sozialak euskaraz)
  • Maider Likona (Gisa Elkartea- Software librearen bultzatzaile)
  • Jatsu Argarate (Kokeineko musikaria eta Codesyntaxeko informatikaria)
  • Leire Berasaluze (Lain musika taldeko kidea)
  • Egoitz Gonzalez ( Web & Android garatzailea )
  • Garazi – SuperPagola (Youtuberra)
  • Olatz Salvador (abeslaria eta konposatzailea - Skakeitan)
  • Aratz Begiristain (informatikaria)
  • Igone Mariezkurrena (kazetaria)