euskaraespañol

Eguzkitara dantzan

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2021/12/13

Irudia

NON: Leioa-Erandio eremua (Bizkaiko Campusa). NOIZ:  2021eko abenduaren 13a. NORK: Jorge Navarro. Komunikazio Bulegoa. UPV/EHU.

 

Neguan, eguzkiak birjaiotzeko zentzua ematen die gauzei. Kanpoan ohitura zaharrak hartzen dira berriro, eta eguzkiaren argia aprobetxatzen da, laster alde egingo duelakoan. Alberto Manguel idazleak esan zuen gizakiok izaki ziklikoak garela eta “goizero irteten den eguzkian eta 12 hilabetero beste udaberri bat agintzen duen neguan inspiratuz, pitagorikoek uste zuten istorio oro bikoiztua izango zela eta bizitza bakoitza berriro biziko zela. Hiru asteko euri etengabearen ondoren, badirudi munduak beste bira bat ematen diola eguzkiari, eta bertan dena berpizten dela berriro bizitzeko, baita negua ere.

 

Saileko argazki guztiak Photocampusen. 

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus