euskaraespañol

Munduko zuhaitzik handiena

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2022/01/26

Irudia

NON: Arboretum (Leioa-Erandio eremua. Bizkaiko Campusa). NOIZ: 2022ko urtarrilaren 19a. NORK: Egoi Markaida. Komunikazio Bulegoa. UPV/EHU.

 

Sekuoia erraldoia (Sequoiadendron giganteum) munduko landare organismorik handiena dugu haren bolumena kontuan hartuta: 50-85 metro hazten da batez beste, eta 5-7 metroko diametroa du. Baso naturalak osatuz Kaliforniako eremu zehatz batean baino ez daude, Sierra Nevadan, baina arrakastaz aklimatatu dira Europako herrialde askotako lorategietara. Euskal Herrian ozta-ozta iristen dira dozena batera lur publikoetan ikus daitezkeenak. Sekuoia horietako bat dugu Euskal Herriko Unibertsitateko Arboretumean.

Sekuoia hori 2021aren amaieran iritsi zen. Bilboko familia batek erosi zuen Kaliforniako Sequoia National Parkera egindako bisita batean, eta Bizkaiko Campusarekin harremanetan jarri eta Arboretumari eskaini zion dohaintzan zuhaitza 1,20 metroko altuerara iritsi eta haien balkoian bizitzen jarraitzea ezinezkoa zenean.

Eta, 2021aren amaieran landatu zenetik, UPV/EHUko Arboretumean jarraitzen du hazten, existitzen den beste sekuoia espezie bateko hiru alerekin batera, sekuoia palo alto edo redwood izenekoa (Sequoia sempervirens), duela hamar urte Arboretumera iritsi zirenak, lau kontinenteetako zuhaitzen bildumaren zati gisa. Altuenak 10 metro ditu jada.

Gaur, urtarrilak 26, Ingurumen Hezkuntzaren Munduko Eguna da.

 

Saileko argazki guztiak Photocampusen.

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus