euskaraespañol

Pascal Prunet arkitektoak Arkitektura Goi Eskola Teknikoa bisitatuko du

Noiz eta non

2019/04/30, 12:00 - 00:00

Kokapena

Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Plaza Oñati 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Asteartean, apirilaren 30ean, Pascal Prunet arkitekto frantsesak Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitektura Goi Eskola Teknikoa bisitatuko du, Birgaitze Masterrak gonbidatuta. Prunet Notre Dameko katedrala berreraikitzeko izendatutako arkitektoetako bat da, eta eskarmentu handia du, izan ere, bere ardurapean, hainbat eraikin zaharberritu ditu, hala nola, Parisko Garnier Opera, Nimmes, Nîmes eta Luçon, Bretainiako dukeen jauregia, Nantesen, besteak beste.

Pascal Prunetek hitzaldia emango du goizeko 12:00etan, eskolako paraninfoan, 'Kontserbatu, zaharberritu, berrerabili, antzina modernoa' izenburupean. Sarrera librea da. Arratsaldean, Jose Antonio Barea irakasleak lagunduta, Birgaitze Masterreko ikasleekin lan saioa egingo du.