euskaraespañol

Osasun hornidurak Ukrainara bidali dira

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2022/09/20

Irudia

2019ko ekainean Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak eta Novaltia parafarmaziako sendagaiak eta produktuak banatzeko kooperatibak sinatutako lankidetza hitzarmenaren arabera, aurtengo ekimenen barruan eta Ukrainako gerrak eragindako osasun ezbeharretan laguntzeko asmoz, 5.000 euro bideratu dira osasun produktuak behar dituzten ospitaleetara bidaltzeko. Dohaintza gauzatzeko, Mugarik Gabeko Farmazialariak erakundearekin batera lan egin da. Lankidetza horri esker, joan den uztailean laguntza behar gehien zegoen lekura bidali ahal izan zen.

Sinatutako hitzarmenaren helburua zen irakaskuntza, ikerketa eta hezkuntza jarduerak sustatzea, baita erakundeen arteko aholkularitza eta informazio trukea ere. Lankidetza horrek hainbat ekimen jarri ditu abian harrezkero: Unibertsitate-Enpresa ikasgela fisiko bat eraiki da Farmazia Fakultatean; osasuna sustatzeko hainbat hitzaldi antolatu dira; osasun harpidetzak ordaindu dira; ikasleak espezializatzeko hainbat ikastaro eskaini dira, eta abar.

Azken ekimen horren bidez, UPV/EHUko Farmazia Fakultateko ikasleak lankidetzara hurbildu nahi ziren, dagoeneko martxan dauden beste batzuekin egingo den bezala.