euskaraespañol

Euskal Legebiltzarrean egingo da VII. Unibertsitate arteko euskarazko eztabaida liga

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2019/11/08, 11:00 - 00:00

Kokapena

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Euskal Legebiltzarra

Becerro de Bengoa, z/g. Vitoria-Gasteiz

Euskara beraien jardunean erabiltzen duten unibertsitateen artean egiten da txapelketa hau. 2019ko txapelketan, honako unibertsitate hauek hartuko dute parte: Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Mondragon Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitatea.

Eusko Legebiltzarrean txapelketa osoa hartzen den bigarren aldia da; izan ere, aurrekoetan, txapelketaren lehen jardunaldia UPV/EHUko Letren Fakultatean egiten zen. Urtero egiten den liga iaz Nafarroako Parlamentuak hartu zuen.

Ikuspegi berezia eskainiko dute jesarlekuek: txapelketan parte hartzen duten taldeetako ordezkariek beteko dituzte Legebiltzarkideek eta Eusko Jaurlaritzako kideek bete ohi dituzten lekuak. Taldeen ordezkariek denbora neurtua izango dute hitz egiteko. (Alde eta aurkako jarrerak 4 minutuko txandak izango dituzte beraien postura azaltzeko, ondoren 5 minutuko bina txanda ezeztatzeko, eta amaitzeko 3 minutu.)

Formatu hau txapelketa honetan parte hartuko duten hiru eztabaidetako bakoitzean errepikatuko da, eta talde guztiak, tokatzen zaien jarrera (beti zozketatu ondoren) defendatzen saiatuko dira esaldi honen bueltan: Etxebizitzarako eskubidea jabego pribatuaren aurretik al dago?.

Unibertsitateko agintariak, Legebiltzarreko lehendakariak eta Mahaiko kideek, azken eztabaidaren aurretik, bertaratutakoak agurtzeko aukera izango dute; gero, gainerako gonbidatuek bezala, palkoetatik jarraituko dute eztabaida. Hiru eztabaidak bukatuta, epaimahaiak banakako eta talde onenak saritzeko erabakia hartuko du.

Epaimahaiak eztabaidatu ondoren, Tomas Moro aretoan izango da sari-banaketa. Eusko Legebiltzarreko lehendakariak eta UPV/EHUren Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko erretoreordeak banatuko dituzte diplomak, eta Jon Zarate erretoreordearen hitzek emango diote amaiera VII. Unibertsitate Ligaren edizio honi.

Deialdiak:

  • 11:30. Eztabaida txapelketa (Osoko bilkuren aretoan)
  • 12:00. Eztabaida txapelketa (Osoko bilkuren aretoan)
  • 12:30                Parte hartzaileei agurra. (Osoko bilkuren aretoan)
  • 12:30. Eztabaida txapelketa. (Osoko bilkuren aretoan)
  • 13:30. Sari banaketa. (Tomas Moro aretoan)