euskaraespañol

Erakusketa: Alde edo alde

Noiz eta non

Noiztik: 2021/11/30 Noiz arte: 2021/12/13

Kokapena

Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak ‘Alde edo alde’ izeneko erakusketa aurkeztu du Euskal Herriko Unibertsitatean. Erakusketa EHUkultura Gipuzkoa programaren barruan dago, eta azaroaren 30etik abenduaren 13ra egongo da zabalik, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko Txillardegi aretoan, Donostian. Ordutegia goizeko 8:00etatik arratsaldeko 20:30ak arte izango da, astelehenetik ostiralera, eta larunbatean 9:00-14:00.

Sarrera librea da.

Antolatzaileek diote: “Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak 30 urte beteko ditu. Sorreratik elkartearen helburu nagusia Donostian euskararen normalizazioa lortzea izan da eta bide horretan egitasmo ugari sortu eta jarri ditu martxan. Erakusketa hau ez da guzti horien errepaso bat egiteko, umorea eta kritika erabiliz, euskararen gaineko diskurtsoen inguruan gogoeta sustatzeko baizik. Horretarako, besteak beste, ALDE EDO ALDE KOMIKI sorta egongo da ikusgai. Komiki sorta hau 2016 eta 2017an sortuak dira. Lehena, Donostia 2016 hiriburutzak EusKarriak proiektuaren baitan sortu zen egitasmoa izan zen. Bi pertsonaia sortu ziren; Intza del Campo, Batxilergoa ikasten ari zen gazte errebeldea eta Jon Andoni Tolaretxipi, euskara irakaslea, euskara perfektuarekin egiten du amets. Sare sozialetan izan zuen arrakasta ikusita 2017an Bagera Elkartearen 25. urteurrena zela eta, euskaldunok egunerokoan bizi ditugun egoerak lantzeko euskarri moduan bigarren komiki sorta bat sortu genuen, hilero gai ezberdin bat landuz. Ildo beretik Atzean Zuloa egitasmoaren bidez, esketx laburretan, umoretik erreparatzen diegu gaur egungo gizartearen herrenei, estereotipo zahar eta berriak arakatuz. Eta bide batez, gure buruaz barre eginez. Izenak dioen moduan, denok baitugu, agerian edo ez, atzean zuloa. Zulotik begiratzen ausartzen zara? Amaitzeko, hainbat mapetatik bidaiatuko dugu, hizkuntza aniztasunaz jabetzeaz gain euskaraz aritzeko ditugun aukerak begi bistan jarriz”.