euskaraespañol

Erakusketa: ‘Zientzia kalean’

Noiz eta non

Noiztik: 2022/07/18 Noiz arte: 2022/08/01

Kokapena

Araba

Deskribapena

Zuiako Udaletxeko plaza 

Pza. 1. Udala, Murgia   

Edaten dugun urak, ogitartekoaren ogiak, postreko jogurtak edo esku artean dugun mugikorrak ezagutza zientifikoen unibertso oso bat ezkutatzen dute. Izan ere, zientziaz inguratuta gaude eta zientziaren presentzia hori begi hutsez iruditzen zaiguna baino askoz ere zabalagoa da. 

Uztailaren 18tik abuztuaren 1era Zuia udalerria izango den erakusketa, “Zientzia kalean” titulua duenak, agerian uzten du eguneroko 11 objektutan dagoen zientzia, gure hiri eta herrietako espaloietan dabilenaren pausora ateraz. Erakusketa Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoaren eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoaren Katedraren ekimena da. Euskaraz eta gaztelaniaz egindako 11 infografiaz osatuta dago, eta datozen hilabeteetan Euskadiko hainbat herritara joango da bisitan. 

“Zientzia kalean” erakusketa herritarrengana irten eta jendea ibiltzen edo elkartzen den lekuetan agertzea xede duen dibulgazio-ekimena da. Horrela, zientziak ohiko jokabidea aldatu eta jendearengana iritsiko da, zientzia-dibulgaziorako jardueren ohiko joerari buelta emanez; izan ere, horrelako jardueretan jendea da ekitaldietara, hitzaldietara, museoetara, azoketara eta bestelako gertaeretara gerturatzen dena. 

Poltsikoan eramateko zientzia 

Infografien erakusketa NorArte ilustrazio zientifikoko estudioak egin du Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) eta Nafarroako Unibertsitateko ikertzaileen aholkularitza zientifikoa izan du. Irudi guztiak eskura ditzake interesa duen orok panel bakoitzean dagoen QR kodearen bitartez deskargatuz. Horrela irudiak kontsultatu daitezke une oro eta baita erabili ere.  

Dibulgazio-jarduera hau UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoak bultzatutako ekimena da, eta UPV/EHUko Ikerketa Gizartean_Zabaltzeko Zuzendaritzaren, Euskampus Fundazioaren eta Zuaiako Udalaren laguntzari esker izango da ikusgai.