euskaraespañol

Erakusketa: ‘Fernando Higueras. Sustraietatik’

Noiz eta non

Noiztik: 2021/02/03 Noiz arte: 2021/05/31

Kokapena

Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Plaza Oñati 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Fernando Higueras arkitekto madrildar karismatikoaren lana, bizitza eta ikuspegia Donostiara iritsiko da 2021ean, UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren eskutik. ‘Fernando Higueras. Sustraietatik’ erakusketa ikusgai dago otsailaren 3tik maiatzaren 30era bitartean aipatutako eskolako sarreran, eta Higuerasen bikotekide eta laguntzaile izandako Lola Botiak komisariatu du. Sarrera irekia da.

‘Fernando Higueras. Sustraietatik’ erakusketak ibilbide kronologikoa proposatzen du, arkitekto madrildarraren lana eta arkitektura ulertzeko era aurkeztuz. 2008an hil zen, eta “arkitekto bikain ahaztua” dela esan ohi da. Margolaria, musikaria, argazkilaria, karismatikoa eta bisionarioa; ‘Fernando Higueras. Sustraietatik’ erakusketari esker, herritarrak arkitekto polifazetikoaren munduan sartu ahalko dira. Argazki, marrazki, plano eta ikus-entzunezko materialaren bidez, ikusleak arkitektoaren sormen-prozesuan murgilduko dira.

UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoak erakusketa honen eduki arkitektonikoa hartuko du, eta eduki artistikoena, berriz, Euskadiko Arkitektura Institutuan egongo da.