euskaraespañol

Erakusketa: ‘Arazoak Paradisuan’

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2021/05/21 Noiz arte: 2021/06/10, 10:00 - 20:00

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia
Artistetako batzuk aurkezpenaren egunean. Argazkiak: Mitxi. UPV/EHU.

Deskribapena

prekari>art, gizaArtea eta UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateak antolatuta, Bizkaia Aretoak 'Arazoak Paradisuan' erakusketa hartuko du ekainaren 10era arte. Maria Alcaide, Ignacio Garcia Sanchez, Cristina Garrido, Beatriz Sanchez, SomosNosotros, Oriol Vilanova eta Art Worker Rights artisten lanak izango dira ikusgai. Erakusketa ekainaren 10era arte egongo da ikusgai.

Erakusketarekin batera, 'Sistema esekia. Arte garaikidearen iraunkortasunaren inguruko diagnostikoak eta proposamenak’ solasaldia izango da, maiatzaren 27an eta 28an Bizkai Aretoan.

Horrez gain, SomosNosotros kolektiboak "Nada que ganar, nada que perder" hitzaldia eskainiko du sarean eta aurrez aurre (Ellacuria aretoa, Deustuko Unibertsitatea), maiatzaren 20an, 18: 00etan.  Halaber, ‘(anti-)bisitak Ikusle prekarioentzat’ online egingo dituzte Fernando Bayón eta Jaime Cuencak, maiatzaren 26ean eta ekainaren 1ean, 18:00etan.