euskaraespañol

Erakusketa: “Más allá del lugar”

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2023/02/01 Noiz arte: 2023/02/07, 08:00 - 20:00

Kokapena

Etxepare erakusketa-aretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

' Más allá del lugar ' diziplina anitzeko erakusketa kolektiboa da, non hizkuntza ugari biltzen eta dantzatzen diren elkarren artean, jatorri, sentsibilitate eta diziplina desberdinetako artisten arteko elkarrizketak eta hurbilketak bultzatuz.  

Erakusketaren inaugurazioa otsailaren 1ean izango da, 18 00etan. 

Erakusketaren egileak UPV/EHUko Arte Garaikide, Teknologiko eta Performatiboko 2022-2023 promozioko masterreko ikasleak dira. 

“Obra guztiak intentzionalitate baten inguruan elkartzen dira: gainbehera zihoan leku batera hurbiltzea, une jakin batean guztien arreta erakarri zuena, eta distantzia jakin batetik hausnartzea imajinatutako potentzialtasunari buruz, izan zena, dena eta izango dena aztertzea”. 

'Más allá del lugar 'erakusketa otsailaren 1etik 7ra egongo da zabalik, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan, Bilbon, 08:00etatik 20 00etara, astelehenetik ostiralera. 

Sarrera librea da.