euskaraespañol

Arte Ederren Fakultatearen 50. urteurrenaren ikasturteko Gradu Amaierako Lanen erakusketa

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2021/12/21

Irudia
Argazkiak: Mitxi. UPV/EHU.

Abenduaren 17an inauguratu zen Bizkaia Aretoan Arte Ederren Fakultateko Gradu Amaierako Lanen VIII. Erakusketa. Lan horiek 2020-2021 ikasturtean egin dira, ikastegiak 50 urte bete dituen urtean hain zuzen.

Ikusgai daude 37 GrAL, ikastegian ematen diren hiru gradutako (Artea, Sorkuntza eta Diseinua, eta Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzea) ikasleek aurkeztu zituzten 161en artean aukeratuak. Lanok ikerketa- eta lan-ildo berriak ireki dituzte, espezialitate ezberdinetan: pintura, eskultura, diseinua, ilustrazioa, zeramika, bideoa, grabatua, kultura-ondasunen kontserbazioa eta zaharberritzea, animazioa, komikia, marrazkia, soinu-instalazioak, erregistroa, eremu performatiboa, bideo-mapinga, edo horietako batzuen hibridazioa.

Erakusketaren katalogoaren hitzaurrean Arte Ederren Fakultateko dekano Arantza Lauzirikak dioenez, garai gogorrak dira hauek, baina hala ere, ikasleek ohiz kanpoko egoera honetara egokitzen jakin dute, eta gogoz eta ilusioz lan egin, zeren “UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasleak dedikazio, ahalegin eta lanagatik nabarmentzen diren bereziki”.

Lan horietatik guztietatik nabarmenenek ezohiko saria jaso dute. Hauexek dira: Arteko graduan, Alba de la Portilla Castillo eta José Manuel Ordóñez Requena; Sorkuntza eta Diseinuan, Maite Choya Robredo eta María José Avilés Ramos, eta Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzean, Raquel Cid López y Jone Aizpurua Olaizola.

Arte Ederren Gradu Amaierako Lanen VIII. Erakusketa

Bizkaia Aretoa (Abandoibarra 3, Bilbao)
Urtarrilaren 7ra arte
Astelehenetik ostiralera, jai-egunetan izan ezik (abenduak 24 eta 31 eta urtarrilak 6), 8:00etatik 20:00etara

Ezinbestekoa da covid pasaportea sarreran erakustea