euskaraespañol

Ez adiorik, Pello Salaburu!

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2019/12/09

Irudia
Argazkia: Mitxi. UPV/EHU

Abenduaren 5ean, Bizkaia Aretoko de Rijk liburutegian omenaldia egin zioten Pello Salaburu jubilatu berriari. Salaburu UPV/EHUko errektorea, Euskara Institutuko zuzendaria eta Euskal Filologiako katedraduna izan da, euskararen alorrean aitzindari nagusia. Omenaldian, Hitzak Sarean esker on liburua eskaini genion. Liburuak hamaika lan eta hogei egile biltzen ditu, lexikografia, terminologia, historia, gramatika, corpus ikerketa eta prozesamenduari buruzkoak.  Ekitaldia intimoa eta hunkigarria izan zen, lagun artekoa, eta, liburuaz gaindi, esker hitzak, kantuak, pasadizoak, bertsoak eta akuarela eder bat eskaini zizkioten oroitzapen eta irribarre artean Salaburu maisu handiari.

Argazkian:

Atzeko lerroan: Maitena Etxebarria, Alberto Lopez Basaguren, Jesus Mari Makazaga, David Lindemann, Josu Landa, Patxi Goenaga

Aurreko lerroan: Miren Azkarate, Xabier Alberdi, Beatriz Fernandez, Itziar Laka