euskaraespañol

Arabako Campuseko unibertsitate lehiaketak ebatzita

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2019/06/07

Irudia

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campusak eman ditu Ipuin Laburren Unibertsitate Lehiaketa eta Iritzi Artikuluen Unibertsitate Lehiaketako sariak Epaimahaien ebazpenaren arabera, ipuin laburren irabazlea, gaztelaniazko modalitatean Antonio Tocornal Blanco izan da ‘Mascotas’ izeneko lanarengatik. Euskarazko saria emateke utzi da.

Bere aldetik, El Correo egunkariarekin bat dei egiten den iritzi artikuluen unibertsitate lehiaketaren irabazlea Izei Permach Agirre izan da ‘Gasteiz-Trento: 3€’ izeneko iritzi artikuluarengatik. Lehiaketa honek UPV/EHUko ikasleak ditu helburu eta, sari ekonomikoaz gainera, idazlana El Correo egunkariaren Arabako edizioan argitaratzen da, iritzi atalean.

Arabako Campuseko errektoreordetzak urtero deitzen ditu lehiaketa hauek kultur jarduna unibertsitatean sustatzeko eta akademiaz besteko jarduera aberasten eta ugaltzen laguntzeko.

Saritutako lanak:

- Gasteiz-Trento: 3€
- MASCOTAS