euskaraespañol

MUSIVERSIKA Unibertsitate Musikaren IV. Lehiaketako azken fasea

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/05/04, 19:00

Kokapena

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Asteazkenean, maiatzaren 4an, 19:00etan, Vitoria-Gasteizko Jimmy Jazz aretoan izango da EHUkulturak eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campuseko Errektoreordetzak antolatzen duten Unibertsitate Musikaren IV. MUSIVERSIKA Lehiaketaren azken fasea. Sarrera doakoa da.

Lehiaketa-kontzertuan, parte hartzaile guztien artean aukeratutako taldeek joko dute zuzenean. Oraingo lehiaketa honetan, Memphis, Colapso eta Isla Bat dira finalean dauden taldeak.

Lehiaketako irabazlearen izena kontzertua amaitu ostean jakinaraziko da. Lehen saria 700 eurokoa da eta bigarrena, 350 eurokoa. Horrez gain, finaleko hiru taldeen kontzertua amaitu ondoren, emanaldian bertan dagoen publikoak bozketa batean parte hartzeko aukera izango du. Gehiengo soilez puntu gehien lortzen duen taldeak publikoaren saria, 200 euro, jasoko du.

Epaimahaia osatu egingo dute Darko Egiluz musika kazetari eta dj-ak, Jon Ander Elosegi programatzaile eta Kultura Biziako produkzio arduradunak eta Ania Rodríguez ikus-entzunezkoen teknikariak.

MUSIVERSIKA Unibertsitate Musikaren Lehiaketaren asmoa sormena eta musika sustatzea da, UPV/EHUko ikasleen zeharkako prestakuntzaren funtsezko zati gisa, unibertsitateko kideek arlo horretan egiten duten sortze lana eta lan artistikoa aitortzea, bai eta sortze lan  ez akademikoa (musikari lotutakoa) Unibertsitatearen kultur eskaintzaren barnean sartzea ere.