euskaraespañol

Adimen artifizialaren inguruko kongresua

Noiz eta non

Noiztik: 2023/01/23 Noiz arte: 2023/01/27

Kokapena

Joxe Mari Korta Zentroa
Avenida de Tolosa 72. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Global WordNet Conference bi urtetik behin egiten den nazioarteko kongresua da, urtarrilaren 23tik 27ra ospatuko da Euskal Herriko Unibertsitateko Joxe Mari Korta zentroan, Donostian. Kongresua, HiTZ zentroak antolatzen du Global WordNet erakundearen babesarekin. Kongresua, hizkuntzalaritza konputazionaleko arlokoa da. Hau da, informatika, adimen artifiziala eta hizkuntzalaritza biltzen dituen ikerketa arloa. Erraz esanda, ordenagailuei hizkuntza (euskara, gaztelania, ingelesa...) ulertzen eta sortzen irakasten dien alorra.

Kongresu honek wordnet-en inguruan lan egiten eta ikertzen duten 70 ikertzaile bilduko ditu. Wordnetak adimen artifizialean erabiltzen dira kontzeptuak desanbiguatzeko (banku: eserlekua vs banketxea), arrazonamedu automatikoa egiteko, testuak sortzeko...

Astelehenean, urtarrilaren 23an, 18.00etan, Donostiako Udalean, kongresuko irekiera ekitaldia egingo da. Ekitaldian parte hartuko dute: Eneko Goia Donostiako alkatea; Montse Maritxalar UPV/EHUko Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea; Eneko Agirre HiTZ zentroko zuzendaria; German Rigau HiTZ zentroko zuzendari ordea; eta, Piek Vossen Spinoza sariaren irabazlea eta Global WordNet Association erakundeko sortzaileetako bat.