euskaraespañol

Pedagogiako ikasleen graduazio ekitaldia

Noiz eta non

2022/07/01, 18:00

Kokapena

Areto nagusia - Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Avenida de Tolosa 70. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostirala, uztailaren 1ean, 18:00etan, UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatearen areto nagusian, Donostian, 2021-2022 ikasturteko Pedagogia Graduko graduazio ekitaldia ospatuko da.  Ekitaldi jai-giroan ospatuko da, ikasleak eta beren senide eta lagunak bertan izango baitira.

Ekitaldiaren buru Beñat Amenabar UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko dekanoa izango da eta lagun izango ditu Aitor Martxueta eta Iñaki Pikabea irakasleak zein Leire Fernández y Carmen Fernández ikasleak. Era berean, ekitaldian. Beronika Azpillagak, campuseko Euskararen eta Kulturaren arloko zuzendariak, parte hartuko du.

 EGITARAUA

-Dekanoaren ongi etorria

-Irakaslearen hitzak

-Gipuzkoako Campuseko Euskararen eta Kulturaren arloko zuzendariaren hitzak

-Tituluen banaketa

-Ikasleen hitzak

-Ekitaldiaren amaiera (musika emanaldia)