euskaraespañol

Gure txokoak: Erreferentziazko espektrometroa

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2022/09/29

Irudia
Emilio J. Cocinero, Zientzia eta Teknologia Fakultateko laborategian, frekuentzia aldakorreko pultsuen mikrouhin espektrometroaren aurrean. | Argazkia: Laura López. UPV/EHU

Txoko honek gogora ekartzen dit Oxfordeko Unibertsitateko doktoratu ondoko epea. 2005ean iritsi nintzen hara, 2000. urtean Valladolideko Unibertsitatean Kimika Fisikoko doktoretza egin ondoren. Han dena ezezaguna zen, espektroskopia berri batekin ohitu nahi bainuen. Sei hilabete inguru behar izan nituen ekipo berrietan erraz lan egiteko. Garai horietako oroimenak oso onak dira. Egun osoa laborategian ematen nuen. Emaitza zientifiko onak lortzeaz gain, asko lagundu zidan orain naizen ikertzaile bihurtzen.

Erresuma Batuko egonalditik bueltan Euskal Herriko Unibertsitatera iritsi nintzen. Hemen, nire zereginen ardatz nagusia ikerketa-taldearen lidergoa eta kudeaketa da. Argazkiko ekipoa frekuentzia aldakorreko pultsuen mikrouhin espektrometroa da. Geuk diseinatu, eraiki eta doitu dugu. Etengabe aldatzen ari den tresna ez-komertziala da, eta etengabe garatzen ari gara.  Horri esker, oso bereizmen handian karakteriza daiteke molekulen egitura. Haren sentikortasuna mundu mailako erreferentzia da. Eta, pertsonalki, Zientzia eta Teknologia Fakultateko gure laborategiko txoko honek garai hura gogorarazten dit, denbora gehiena laborategian ematen nuenean.

Horixe da Emilio J. Cocinero Kimika Fisikoa Saileko eta Biofisika Institutuko ikertzaile doktore iraunkorraren eta Espektroskopia Taldeko ikertzaile nagusiaren leku gogokoena. Bera ere aurreko lerroen egilea da.

 

Nola iritsi: 43°19'49.1"N 2°58'13.3"W