euskaraespañol

Gure txokoak: Teilatu bat baino gehiago

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2021/07/22

Mª José Iriarte
Mari Jose Iriarte, bere laborategiaren kanpoaldean. Atzealdean, Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateko teilatua. Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

"Lydia Zapata Paleobotanikako Laborategiko nire postutik ikusten dudan ikuspegiak oroitzapen eta sentsazio ugari transmititzen dizkit. Eremu honetan egiten diren zereginak erlazionatuta daude bai historiaurreko iraganeko paleoingurumeneko jarraibideen azterketarekin, bai ekoizpen-gizarteekin (Neolitikotik aurrera), haien hondakin botanikoen bidez.

Eraikin honetan lan egiten dugu 1997az geroztik, nahiz eta leiho honetatik ikusten dena nahikoa aldatu den denbora hain gutxian. Erregistroa laburregia izan arren estatistikoki esanguratsutzat jotzeko, atzean geratzen dira negu hotz haiek, alboko Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatearen teilatua izotzez estali eta bertan izotz-burruntziak sortu ohi zituztenak. Mikroskopiotik begirada altxatzean, naturala zen teilatuaren ikuspegi hori landare-paisaiaren osaera islatzen zuen lagin aztertuarekin erlazionatzea, azken izotz-aroko gertakari hotz estadialetako batean.

Panoramen arteko erlazio horren izaera nabarmen aldatu da azken urteetan; izan ere, eztabaidaezina da gure inguruan zerbait aldatzen ari delako pertzepzioa. Orain, klima baldintza desberdinen ondorioz ez hain sarri izozten den teilatura eginiko begirada horrek gogoeta eginarazten dit ingurumenaren dinamika naturalean eragiten dugun moduari buruz. Prozesu hori ekoizpen ekonomia lantzean hasi bazen ere, orain arte ezagutu gabeko eskala eta abiadura hartzen ari da gaur egun. Zoritxarrez, prozesu horrek etorkizun ez oso urrunean sor ditzakeen ondorioek giza kolektibo osoari eragiten digute".

Hori da Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Saileko UPV/EHU-Ikerbasqueko ikerketa irakasleak Gure txokoak egitasmorako aukeratu duen lekua. Bera da, halaber, lerroon idazlea ere.

Nola iritsi: 42°50'23.4"N 2°40'12.2"W