euskaraespañol

'Historia Contemporánea' aldizkaria ESCI-n sartu da, Web of Science-ren atari aurrekoan

UPV / EHUk argitaratutako beste lau aldizkari gehiago badaude datu-base horretan

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2018/10/25

Irudia
Eduardo J. Alonso Olea y José Mª Beascoechea Gangoiti. Argazkia: Egoi Markaida. UPV/EHU


‘Historia Contemporánea’ 1988an Manuel Tuñon  de Lara sortua eta, gaur egun, José Mª Beascoechea Gangoiti irakasleak zuzendua, urtean hiru zenbaki argitaratzen hasi da. Paperezko bertsioa eta bertsio digital irekia ditu, baita hemeroteka digital bat ere (http://www.ehu.eus/ojs/index.php/HC/index), “Bere jaiotzatik argitaratutako artikulu guztiekin", nabarmendu du Eduardo J. Alonso Olea irakasle eta aldizkariaren editorea.  Aldizkaria base datu ospetsuetan kokatuta dago. Esate baterako, Scopus / SJR-en, eta ESCIren indizean sartzea onartu da.

“Historia Contemporánea aldizkaria ESCI-n egotea bere kalitatearen aitorpena da, eta nazioartean ikusgarritasun handiagoa ekartzen dio”, aurreratu du Teresa Agirrezaldegik,  Argitalpen Zerbitzuko zuzendariak.

2015etik,  Emerging Sources Citation Index (ESCI) WoS Core Collections-en (Science Citation Index, Social Science Citation Index eta Arts & Humanities Citation Index) sartuko diren edo ez ebaluatzen ari diren aldizkariak jasotzen dituen datu basea da .

Bestealde, Web of Science (WoS) ordaindupeko plataforma bat da, Clarivate Analytics enpresak kudeatua, edozein diziplinatako aldizkari zientifiko garrantzitsuenen datu-base bilduma zabal bat jasotzen duena. Journal Citation Reports ere (JCR) biltzen du WoS-ek. JCR-k, Institute for Scientific Information-en eskutik (ISI), WoS-en jasota dauden aldizkari zientifikoen Eragin Faktorea ebaluatzen du urtero, aldizkariek jasotzen dituzten aipuen arabera. Ikerketa-jarduera ebaluatzen duten agentziek Eragin Faktore hori kontuan hartzen dutenez, egileek hobekien kokatuta dauden aldizkariei bidaltzen dizkiete artikuluak. Izan ere, badaude beste ebaluazio indize batzuk (H Indizea, Scimago Journal Rank eta abar), baina JCR-n indexatuta ez dauden aldizkariek ez dute Eragin Faktore hori.

Gaur egun, UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuaren hiru aldizkari daude WOS-en: The International Journal of Developmental Biology, Revista de Psicodidáctica-Journal of Psychodidactics (Elsevier-ek kudeatzen du 2017tik) eta Theoria filosofiari buruzko aldizkaria (hau ez dago JCR-n indexatua). Bestalde, honako hauek ere ESCI-n jasota daude: Veleia, antzinako historiari buruzko aldizkaria; Ars Bilduma eta Ausart, arteari buruzkoak; Papeles del CEIC, soziologiari buruzkoa, eta Arqueología de la Arquitectura, zeina CSIC-ekin elkarlanean argitaratzen den.