euskaraespañol

Hitzaldi-Zikloa: Kuaternarioa ezagutzea

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2019/06/05, 19:00 - 00:00

Kokapena

Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Ibaiondoko Udaltegiko ekitaldi aretoan

Burtsa eraikina, Pilota kaleko 10a

Kuaternarioari buruzko UPV/EHUko Prestakuntza eta Ikerkuntza Unitateak, Kultura Zientifikoko Katedraren laguntzarekin hitzaldi-zikloa egingo dute ekainean Bilbon, hitzaldietarako sarrera librea eta doakoa izango da aforoa bete arte, besteak beste, gure planetaren erliebea moldatu zuen Kuaternarioaren aldi geologikoari dagokion azken 2,6 milioi urteetako historia jorratzeko.

Bizkaiko hiriburuan uztailaren lehenengo astean (hilaren 1etik 5era) ospatuko den Kuaternarioko XV. Biltzar Nazionalaren barnean kokatuta dago hitzaldi-zikoa, aurretik lau hitzaldi eskainiko ditu ikerketa-esparru honetan trebatutako lau ikertzaileren eskutik, egungo geologiaren formaziorako giltzarrizko aldi horren sekretuak argitzeko.

Programa

  • Ekainak 5: ‘Kantauriar isurialdeko erliebearen bilakaera Euskal Herrian erdi pleistozenotik gaur eguneraino’ (euskaraz). Hizlaria: Martin Arriolabengoa. Mineralogia eta Petrologia Saila, UPV/EHU. Glaziarren, ibaien, karsten eta itsasbazterren garapena estu-estu lotuta dago klima-aldaketekin eta maila freatikoaren jaitsierarekin. Hitzaldia Kantauri Itsasoaren erliebea eta paisaia eratu dituzten osagai horiek guztiak azaltzen ahaleginduko da.
  • Ekainak 12: ‘Winter is coming? Kantauri Itsasoaren bilakaera azken 130.000 urteotan’. Hizlaria: Blanca Martínez. Geologia Saila, Aranzadi Zientzia Elkartea. Hitzaldi honek frogatuko duenez, ikerlan paleozeanografikoak garrantzi handiko tresnak dira, klima-aldaketak kostaldetik hurbil bizi ziren giza-populazioen bizimodua nola baldintzatu zuen ezagutu ahal izateko.
  • Ekainak 19: ‘Emakume migratzaileak: ADN mitokondrialak haien iraganaren historia azaltzen digu’. Hizlaria: Montse Hervella. Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Saila, UPV/EHU. Hainbat diziplinak eskaintzen duten informazioari esker, historiaurrean gertatutako giza-migrazioak berreraiki daitezke. Hitzaldi honetan, historiaurreko giza-gorpuzkietatik berreskuratutako ADN mitokondrialaren informazioa erakutsiko da (molekula hori amaren bidez baino ez da heredatzen).
  • Ekainak 26: ‘Horma-arte paleolitoko aurkikuntza berriak Urolako ibarrean’. Hizlaria: Blanca Ochoa. Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Saila, UPV/EHU. Orain arte, oso haitzulo gutxi ezagutzen ziren Euskal Herrian, baina azken urteotan hainbat aurkitzen ari dira Urolako ibarrean, Gipuzkoan. Hitzaldi honetan, aurkikuntza horiek guztiak aztertuko dira, baita labar-aztarnategi berri horiek Erlaitz Kantauriarreko zein Europa mailako goi Paleolitoaren arkeologian izango duten eragina ere.